Ongi etorri Aizkolarienea landetxera, guztiz berrituta, harri eta egurrezko etxe tradizionala ataria eta lorategi pribatuarekin. Herriko lehenengo lerroan kokatuta dago, 20 m kolunpioak eta 5 m Anduña ibaia daude. Mendira, ibaira eta Otsagabiako erdigunera ikuspegiak dauzka.
Taberna, jatetxe eta dendetatik oso gertu kokatuta dago. Irati oihanaren sarreran kokatuta, hala nola, Abodi eski pistak eta Frantzia muga oso gertu daude.
LEHENENGO SOLAIRUA
Bi solairu dituen etxebizitza familiabakarrekoa. 4 logela, 2 komun, sukalde-egongela eta lorategia ditu, Anduña ibaiaren lehenengo lerroan kokatuta dago eta 20 m-tara haurrentzako parkea dago. Etxebizitza osoan Wifi doaina.
- Ohe bikoitza daukan logela
- Ilearentzako lehorgailu eta alisatzeko plantxa, toallak eta eskuetarako xaboia dago komunean
- Sukalde guztiz ekipatuta; mikrouhina, hozkailua, ontzi-garbigailua, txigorgailua, zukugailua, sartagin, baxera… Egongelan Smart TV, aulkiak, egongelako mahaia eta sofa daude.
BIGARREN SOLAIRUA
Bi solairu dituen etxebizitza familiabakarrekoa. 4 logela, 2 komun, sukalde-egongela eta lorategia ditu, Anduña ibaiaren lehenengo lerroan kokatuta dago eta 20 m-tara haurrentzako parkea dago. Etxebizitza osoan Wifi doaina.
- Ohe bikoitza duen logela
- Batentzako 2 ohe eta balkoi pribatua daukan logela
- Batentzako ohea daukan logela
- Ilearentzako lehorgailu eta alisatzeko plantxa, toallak eta eskuetarako xaboia dago komunean
TERRAZA ETA LORATEGIA
Egurrezko portxea gaueko argiztapenarekin, mahaia aulki etzangarriekin eta atseden hartzeko zonaldea, kanpoko sofa eskaintzen duena, kuxinak, mahaia eta oinazpikoa barne ditu.